Erreinu periodikoa

Erreinu periodikoa

Atkins, Peter William

17,00 €(IVA inc.)

Elementuen taula periodikoa mapa bat da, bere gisakoa. Mapek, eskuarki, lurralde bat irudikatzen dute, dimentsioak dimentsio. Gisa horretakoa izatera, zer irudikatzen du Mendeleiev-en mapa horrek? Horri erantzutera dator liburu xume hau. Airetik inguratuko gara lehenik, eta oinezko bidaian gero. Aurrena, eskualdeen ikuspegi orokorra izango dugu. Gorabehera geografikoak azterturik, azaletik sakonera, lurraldearen osaeran eragiten duten kontuetan barrenduko gara. Zer ezaugarri aukeratzen dugun, horren arabera aldatuko da maparen itxura. Eskualde bakoitzean zer ekoizten den eta produktuok nola baliatzen diren ere ikusiko dugu. Alegiazko lurralde horri erreinu deitzeko arrazoia ageri duen antolaera ordenatua da, hots, haren gobernu-legeak eta administrazioa, eta horren berri ere emango zaigu. Erreinuak, bestalde, mundu honetan orok bezala, badu laugarren dimentsioa ere: denbora. Bi denbora, zehazkiago. Batetik, eskualdeak "ez izatearen itsasotik" agertzeko bide luzeraren historia, materiaren jatorritik hasita. Eta, bestetik, eskualdeok irabazi -aurkitu, esploratu, izendatu, eta, azkenean, mapa txukun horretan egokitu- zituzten gizakien abenturari dagokiona. Kimikaren bi historiak, alegia: elementuena eta jakintza-arloarena. Bide-erakusle izango dugunak honela zabaltzen digu atea: "Ez dut jakintzat jo aurretiazko inolako kimika-ezagutzarik. Zera baino ez diot eskatzen irakurleari: irudimenaz baliatzea analogia geografikoak entitate konkretu gisa interpre

  • ISBN:
  • Editorial: Universidad del País Vasco
  • Encuadernacion: Rústica
  • Páginas: 198
  • Fecha Publicación: 01/01/2012
  • Nº Volúmenes: 1
  • Idioma: Euskera